Langile okupatuak dira erreferentziako hilean enpresaren azalera eta arlo geografiko jakin batean lanean ari direnen kopurua, batez beste. Egiten duten lanagatik ordainsariren bat jasotzen duten norbanakoak dira langileria landuna, enpresarekin edozein motatako kontratu-harremana (finkoa, behin-behinekoa, lan-jardunaldi osokoa edo zati batekoa) dutela ere. Orobat langile landuntzat jotzen dira jabeak eta familiako laguntzaileak, gutxienez lan-jardunaldiaren herenaz lan egiten baldin badute. Kanpoan uzten dira, hala ere, komisio-truke lan egiten duten langileak.