Barne gastuak I+Gko jardueretan

HomeGaiakIndustriaDefinizioak Barne gastuak I+Gko
Barne gastuak I+Gko jardueretan

Erreferentzi urtean, enpresako ikerketa-unitate edo -zentroaren barruan, zientzi ikerketako eta teknologi garapeneko jardueretan eginiko gastuak dira, diruen jatorria edozein dela ere. Zentrotik at baina barruko I+G lanei laguntzeko eginiko gastuak ere sartzen dira.
Egiunez, kanpo utziko da hornitzaileek fakturatutako BEZ kengarria. Gastuaren izaeraren arabera, gastu arruntak eta kapital-gastuak bereizten dira.

  • Gastu arrunta

    • Langileri gastuak: langileen ordainsari-mota guztiak barne hartzen ditu, baita enpresaren kontura doazen gizarte-aseguruak ere. Bidaia-ordainak bestelako gastu arruntak atalean sartzen dira.
    • Bestelako gastu arruntak: Material txikia eta askotariko hornidurak (ekipo-ondasuntzat hartzen ez diren materialetako gastuak), energia (ura, gasa, argi-indarra eta beste edozein energi iturri), mantentzea eta konponketa txikiak, lokalen alokairua eta garbiketa, zerbitzu-erosketa (konparazio batera, konputagailuak erabiltzearen kostua), zeharkako langileen (segurtasuna, mantentzea, eta abar) I+Gko jardueraren ordainsari proportzionala, eta bidaia-ordainak.
      Kanpo uzten dira amortizazio gisa egindako gastu arrunt errealak edo egotziak.
  • Kapital-gastuak
    Erreferentzi urtearen barruan, I+Gko jarduerak aurrera eramateko xedez, lurretan, eraikinetan, hobekuntza-lan garrantzitsuetan, inbentarioan sartzen den materialean, instalazioetan eta tresnerian, enpresak egiten duen kapital-inbertsio gordina, finantzaketa-era edozein dela ere.

  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali