Nekazaritza ustiategia

HomeGaiakLanaDefinizioak Nekazaritza ustiategia
Nekazaritza ustiategia

Nekazaritzako ustiategiak unitateak dira, ikuspegi tekniko eta ekonomikotik kudeaketa bakarra dute, eta espainiar lurraldean egiten dituzten jarduera nagusiak eta bigarren mailakoak nekazaritzakoak dira. Ustiategiak beste produktu eta zerbitzu osagarri batzuk ere eman ditzake (nekazaritzakoak ez direnak).

Unitate horrek bakarra izan behar du ikuspegi tekniko eta ekonomikotik, eta bere ezaugarria eskulana eta ekoizteko bitartekoak (makinak, lurra, instalazioak, ongarriak, etab.) batera erabiltzea da. Horrek esan nahi du ustiategiko sailak bi udalerri edo gehiagotan baldin badaude, elkarrengandik oso urruti ezin direla egon. Kudeaketa ere bakarra izan behar da, nahiz eta bi pertsonak edo gehiagok egin dezaketen batera.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren zerrenda Europar Batasuneko Jarduera Ekonomikoen Sailkapeneko (NACE, 2. ber) 01 zatian oinarritzen da. Nekazaritzako ustiategiaren definizioak aipatzen dituen nekazaritza-jardueren zerrenda zehatza dokumentu honen II. eranskinean zehazten da.

Ekoizpenerako erabili ez arren, beraien lurrak nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza onetan mantentzen dituzten ustiategiak sartzen dira, Kontseiluaren 1782/2003 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) arabera.

Nekazaritzako ustiategia honela definitu daiteke, beraz: nekazaritza-izaera duen unitatea (lurrak edota ganadua), kudeaketa bakarrarekin, kokapen geografiko jakin batean egon eta ekoizteko bitarteko berak erabiltzen dituena.

Kasu bereziak:

a) Ustiategi bat bezala zentsatuko da, kudeaketa bakarra eta unitate tekniko-ekonomiko bakarra badaude:

- Ustiategi bat arrazoi fiskalengatik edo bestelakoengatik zenbait lagunen izenean banatu bada.

- Bi ustiategi edo gehiago, aurrez ustiategi independenteak izan eta titular bakarraren zuzendaritzapean integratu badira.

- Titular batek ekoizteko bitarteko berdinekin udal-mugarte desberdinetako finkak edo sailak ustiatzen baditu.

b) Aurrez nekazaritzarako erabilitako lurrak dagokion ustiategian zentsatuko dira, nekazaritza bokazioarekin jarraitu eta zentsuko erreferentzia aldian ustiatu ez badira. Era berean, landu gabeko lurrak ere zentsatuko dira, ehizarako baino erabili ez badira ere (ehiza-esparruak).

c) Honakoak ere sartuko dira:

- Zezenketetarako zezenak, apoteak, ahariak eta ugalketarako akerrak dituzten abeltzaintzako ustiategiak.

- Ikerketa-erakundeen, erlijio-elkarteen, ikastetxeen eta abarren nekazaritzako ustiategiak.

- Enpresa industrialen nekazaritzako ustiategiak.

- Belardi iraunkorrek, larreek, baratze-azalerek edo bestelako nekazaritza-azalera erabilgarriek osatutako herri-ustiategiak, betiere azalera hori dagokion toki-administrazioaren kontura ustiatzen bada (adibidez: abereek erabiltzeko errentamenduan lagatako lurrak).

- Erreferentziako egunean animaliarik ez duten abereen ustiategiak, ekoizpen-zikloaren aldi baterako etenak direla eta (adibidez, animalien bizitokien garbiketa sanitario erregularra, gaixotasunen agerraldiak edo antzeko arrazoiak direla-eta eten direnak).

d) Ez dira nekazaritzako ustiategitzat hartuko, hor sartzea justifikatzeko beste jardueraren bat garatzen ez badute:

- Txakurtegiak.

- Animalien saltokiak, hiltegiak, etab. (haztegirik gabe).

- Enpresa ganadu-jabeak, ganadu hori hazten ez badute.

- Lanerako animaliak dituzten ustiategiak, unitateak horrelakorik hazten ez badu.

- Zoologikoak, larrua lortzeko animalia-haztegiak eta txakurrak, katuak, hegazti apaingarriak, etab. hazten dituzten tokiak.

- Elkarrizketa egin den egunean urbanizatuta edo urbanizatzeko lanak hasita dituzten sail partzelatuak.

- Nekazaritza-zerbitzuen enpresak.

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali