Laboreen errotazio-sistema batean sartutako edo nekazaritza- eta ingurumen-baldintza onetan mantendutako goldatze-lur osoaren azalera, landuta edo landu gabe, baina nekazaritza-kanpaina batean inolako uztarik ekoizteko asmorik gabe.
Lugorrian dagoen lurraren funtsezko ezaugarria da atsedenean uzten dela, oro har nekazaritza-kanpaina oso batean, landu gabe, baina berreskuratzeko lanen bat eginez.
Honen barruan daude:
- Lugorriko goldatze-lurrak, 5 urte baino gutxiagorako.
- 5 urtez edo gehiagoz lugorrian egoten diren goldatze-lurrak, ikuspegi ekologikoko eremua betetzeko.