"Salmentengatiko diru-sarreratzat" hartzen da enpresak Euskal AEn eta bere lurralde historikoetan dituen azalera handiko establezimenduen eta elikagai-kateen guztizko fakturazioa. Erosi zituen ondasunak baldintza berberetan berriz saltzearen ondorioz fakturatzen dituen zenbatekoak ere barne hartzen ditu.
Azpiproduktuen bilgarri, garraio eta salmentengatik fakturatutako gastuak ere sartzen dira.
Ondasunei eta zerbitzuei aplikatzen zaizkien zergekin kontabilizatzen dira, BEZa izan ezik, bezeroari aplikatzen baitzaio.
Ez ditu barne hartzen erakunde publikoetatik edo Europar Batasunetik jasotako dirulaguntzak eta errenta finantzarioak, ezta bestelako jarduerako errenta batzuk ere, esaterako: subsidioak, akzioen eta aktibo finkoen salmentak, interesen, dibidenduen eta patenteen diru-sarrerak, enpresaren jabetzen, produkzio-unitateen eta makinen alokairuak. Langileei laguntzak (jangela, etab.) ematearen eta unitatearen ondasunak eta zerbitzuak ematearen diru-sarrerak ere ez ditu barne hartzen.