Berotegi-Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga (BEGFZ)

Berotegi-Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga (BEGFZ)

Berotegi-Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga (BEGFZ) zeharkako tributu bat da, eta haren eremu objektiboaren barruko produktuen kontsumoari dagokio, eta fase bakarrean zergapetzen du produktu horien kontsumoa, atmosfera berotzeko potentziala kontuan hartuta (16/2013 Legearen 5. artikulua). Zergaren mende dago:

a) Berotegi-efektuko gas fluordunak ekoitzi, inportatu edo erkidego barruan eskuratu ondoren, lehen aldiz saltzea edo entregatzea.

b) Berotegi-efektuko gas fluordunen autokontsumoa.

Zerga-oinarria zergaren xede diren produktuen pisuak osatuko du, kilogramotan adierazita. Zerga atmosfera berotzeko ahalmenaren arabera eskatzen da.

BEGFZ zerga itundua da, eta 16/2013 Legeak arautzen du. Hala ere, ordainarazpena Foru Aldundiari dagokio kontsumitzaileek zergaren xede diren produktuak euskal lurraldean kokatutako instalazio, ekipo edo aparatuetan erabiltzen dituztenean, edo autokontsumoaren xede direnean. Gainerako kasuetan, zerga-egitatea gertatzen den zergadunaren establezimendua kokatuta dagoen administrazioari dagokio ordainarazpena (apirilaren 21eko 7/2014 Legearen 34. artikulua).

Otros productos estadísticos

Datos

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali