Irauten duten establezimenduen saldoa
Eragindako aldaketen emaitza aritmetikoa, sailkapen-aldagai bakoitzari buruz, gidazerrendaren azken eguneratzearen ondoren irauten duten establezimenduetan. Establezimendu batek urte batetik bestera irauten du, baldin eta funtsean beraren egitura tekniko-ekonomikoari eusten badio, nahiz eta kokapena (udalerri beraren barruan), jarduera, lege-nortasuna edo enplegua aldatu duen.
Establezimenduaren guztizko saldoa zeroz desberdina izan daiteke, baldin eta, eguneratzearen ondorioz, establezimenduren batzuek tabulazioetan agertzen ez diren jardueraren batera (etxeko zerbitzua edo lurraldez kanpoko organismoak) aldatu badira.