Egikaritze-sektoreak (I+G)
I+Gko egikaritzea da Ikerketa Zientifikoa edo Garapen Teknologikoa nork gauzatzen edo egiten duen. Hiru egikaritze-sektore daude:
Administrazioa: Frascatiren Eskuliburuaren arabera, sektore horretan sartzen dira:
- Zerbitzu kolektiboak ematen dituzten ministerio, bulego eta bestelako erakunde guztiak, eskuarki doan. Zerbitzu horiek ez dirateke ekonomikoak, ez eta beste modu batera ematen errazak ere, eta, gainera, erakunde horiek denek gai publikoak eta gizartearen politika ekonomikoa eta soziala administratzen dituzte. (Enpresa publikoak enpresa-sektorean sartzen dira).
- Nagusiki administrazioak kontrolatzen eta finantzatzen dituen IPSFLak.
Goi-mailako Irakaskuntza: Frascatiren Eskuliburuaren arabera, sektore honetan unibertsitate eta unibertsitate-mailako zentro guztiak sartzen dira, haien baliabideen jatorria eta nortasun juridikoa edozein izanik ere. Halaber, barne hartzen ditu goi-mailako ikastetxeek zuzenean kontrolatutako, administratutako edo atxikitako ikerketa-institutu, estazio esperimental eta ospitale guztiak.
Enpresa: Frascatiren Eskuliburuaren arabera, sektore horretan sartzen dira:
- Funtsezko jarduera gisa ondasun eta zerbitzuen merkataritza-produkzioa duten enpresa, organismo eta erakunde guztiak (goi-mailako irakaskuntzakoak izan ezik), jendeari saltzeko, errealitate ekonomikoari dagokion prezioan.
- Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, funtsean enpresa horien zerbitzura daudenak.