Goi-teknologiako sektorea
Goi-teknologiako sektorea ELGAk hartutako irizpideen arabera definituko da, eta bertan sartuko dira Goi-teknologiako sektorearekin harremana duten jarduera ekonomiko guztiak, industrialak zein zerbitzuetakoak.
Hauek dira sektore honetan sartzen diren JESN-2009ko jarduerak:
JESN-2009 SEKTOREAK
Goi-teknologiadun manufaktura sektoreak
- 21 Farmazia-produktuen fabrikazioa
- 26 Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa
- 30.3 Eraikuntza aeronautiko eta espaziala eta haien makineria
Goi-ertain teknologiadun manufaktura sektoreak
- 20 Industria kimikoa
- 25.4 Arma eta munizioen fabrikazioa
- 27tik 29ra Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa; Makineria eta ekipoaren fabrikazioa b.i.s.g.; Motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa
- 30 (30.1 eta 30.3 izan ezik) Bestelako garraio-materialaren fabrikazioa, ontzigintza, aeronautikoa, espaziala eta haien makineria izan ezik
- 32.5 Tresna eta hornikuntza mediko eta odontologikoen fabrikazioa
Goi-teknologia edo puntako zerbitzuak
- 59tik 63ra Jarduera zinematografikoak, bideokoak eta telebista-programak, doinu-grabaketa eta edizio musikala; Irrati eta telebistako programazio- eta emanaldi-jarduerak; Telekomunikazioak; Programazioa, aholkularitza eta informatikarekin loturiko beste jarduera batzuk; Informazio-zerbitzuak
- 72 Ikerketa eta garapena