Zentsuaren erreferentzi momentuan udalerri arteko egoitza-aldaketaren bat egin izana deklaratu zuten pertsonek osatua dago.
Biztanleria migratzailea sailka daiteke honako talde edo azpitalde hauetan:
Barne-migratzaileak
Egoitza-aldaketa Euskal AEko bi udalerriren artean egin izan dutenak bezala ezagutzen dira.
Kolektibo honetako indibiduoen jaioterria ezagutzen baldin badugu, atera genezake Euskal AEtik kanpora jaio eta beren jatorrizko azken lekua Euskal AEko udalerriren bat dutenen taldea, hau da, Euskal AEra migratu eta geroago gutxienez barne-migrazio bat egin dutenena.
Kanpo-migratzaileak
Estatuko beste udalerri batetik etorri eta Euskal AEn bizi diren biztanleek osatzen duten azpitaldea, bai eta Euskal AEkoa ez den Estatuko udalerri batean bizi direnak ere, baina elkarte horretatik datozenak.
Inmigratzaileak
Beren azken egoitza-aldaketa Euskal AE kanpotik elkarte honetako herrialderen batera egindako pertsona guztiakbarne hartzen ditu.
Aurreko kasuan hemen ere jaioterria hartzen badugu kontuan, lor dezakegu Euskal AEn jaioak izaki beren jatorrizko azken udalerria Euskal AEtik kanpora kokaturiko udalerri bat dutenen azpitaldea, guk euskal migratzaile itzuliak bezala izendatu duguna.
Migratzaileak
Beren azken jatorrizko lekua Euskal AEko udalerriren bat izaki, beren egoitza erreferentzi datan aipatu elkartetik kanpoko udalerri batean, gure kasuan Estatuko gainerako udalerrietan, zuten pertsonak.
Emigratzaileen multzotik azpitalde bat atera dugu, hots, jaiotzaz Euskal AEkoak ez izanik, beren helburuko probintzia jaiotzakoarekin bat datorrenena. Migratzaile itzuliak bezala izendatu ditugu hauek.
Euskal AEn jaio eta elkarte honetatik kanpora (baina Estatu barruan) bizi direnen kolektiboak eduki dezake jatorrizko azken lekua bezala jaio izandako elkartea; azken kasuan konstata daiteke gutxienez bigarren migrazio bat, Euskal AEtik irten eta geroagokoa.