Honako egoera hauetakoren batean barnehartutako pertsonek osatua dago:
- Erretiratu, jubilatu, pentsionista, etab.
- Errentadunek.
- Eskolar edo estudianteek.
- Etxeko lanetara dedikatutako pertsonek.
- Lanerako iraunkorki ezgaituek.
- Bestelako ezaktiboek (eskolatu gabeko adin-txiki, oposiziogile, etab..)
Lehenengoak, Estatuak, Administrazio Lokalak, Organismoek edo Enpresek zahartzaro, baliaezintasun, ezgaitasun, etab.engatik ordainduta jubilazio, erretiro, pentsio, etab.ez, edo bestelako laguntza edo subsidioz gozatzen duten haiek dira.
Errentadunak dira, inolako iharduera ordaindurik ez eramanik beren diru-sarrerak jabetzako errentetatik edo bestelako inbertsioetatik (interes, dibidendu, aseguru, akurra edo bestelako errendimenduetatik) dituztenak.
Eskolarrak edo estudianteak, berriz, ikasturtearen iraupen normalean zehar ikasketa erregularrak egiten dituzten pertsonak dira, zein ere den ikasketa-mota edo-maila eta irakaskuntzako metodoa edo modalitatea (librea, urrundikoa, etab.).
Laugarren taldeak soilik beren etxeko lanetara dedikatzen diren pertsonak besarkatzen ditu, familiakoak izanik etxea eta haurrak zaintzen dituztenak alegia. Zentzu honetan, neskame-morroiak, etxeko enplegatu ordainduak bezala, ekonomikoki aktiboen taldean sailkatzen dira.
Lan egiteko iraunkorki ezgaitutzat ematen dira, edozein eragozpen fisiko eta/edo psikikorengatik inolako iharduerarik bete ezin.
Eta azken taldean, berriz, ekonomikoki aktiboak izaki aurreko apartatuetan barnehartuak ez dauden pertsona guztiak sartzen dira, hala nola adin-txiki, eskolatugabeak, oposiziogileak, ongintza-motaren bateko prestazio edo laguntzapean daudenak, etab.