Egoera profesionala

Egoera profesionala

Ezaugarri honek, okupatu batek zentsua egiteko astean lan egiten duen enpresarekin duen lan-harremaneko moduari egiten dio erreferentzia, bere okupazio nagusiari buruz, noski. Lehendik lan egin izandako pertsona langabe eta jubilatuen kasuan, langabezi edo erretiro-aurreko astean zuten lan-harremanak hartzen duen formari egiten dio erreferentzia.

Honako taldeok hartzen dira kontutan:

  • 1. Enpresaria. Pertsonalik enplegatzen duen nagusia edo profesionala.
  • 2. Autonomoa. Pertsonalik enplegatzen ez duen enpresari edo profesionala, edo bere konturako langilea.
  • 3. Kooperatibista. Produkzio edo merkataritzako kooperatibako kidea eta bertan lan egiten duena.
  • 4. Alokatua. Modu finko batez soldata, alokairu, komisio edo beste edozein eratako sari-truke lan egiten duen pertsona.
  • 5. Ebentuala. Inoizka edo behin-behinekotasunez soldata, alokairu, komisio edo beste zeinahi eratako sari- -truke lan egiten duen pertsona.
  • 6. Famili laguntza. Ordainsari arauturik gabe, berarekin batera bizi den familiarteko baten enpresan edo negozioan lan egiten duen pertsona.
  • 7. Gorago deskribatutakoez bestelako egoerako pertsona.

Lehen taldean sartzen dira, beren enpresa propioa daramaten pertsona guztiak, edo beren kontura profesio liberal, ofizio, industria edo denda bat eramaten dutenak, eta horretarako enplegatu edo langile bat edo gehiago kontratatzen dituztenak, hauek soldata, jornal, komisio,etab.en bidez ordaintzen dituztelarik.

Bigarren taldean, berriz, beren enpresa propioa daramaten pertsona guztiak sartzen dira, edo beren kontura lanbide liberal, ofizio, industria edo denda bat daramatenak eta horretarako inolako enplegatu edo langilerik kontratatzen ez dutenak.

Produkzioko edo merkataritzako kooperatibako kidetzat ematen da, bertan lan egin eta bertako mozkinetan parte hartzen duen pertsona oro.

Laugarren eta bosgarren taldean sartzen dira, enpresari edo nagusi publiko edo pribatu batentzat lan egiten duen eta horregatik soldata, jornal, alokairu, komisio, haborokin edo beste edozein eratako lansari moduan lan-ordain bat jasotzen duen pertsona oro, finkoen eta ebentualen arteko bereizketa eginez, segun eta horien enpresarekiko lotura lan-kontratuaz babestua dagoen ala ez kontu.

Famili laguntza bezala kontsideratzen da, berarekin bizi den familiarteko baten enpresan lan egiten duen pertsona, alokairu edo soldata finkorik jaso gabe, ez dirutan eta ez jenerotan. Hartzen du, ostera, mantenua, aterpea eta sarri askotan diru-poxin bat gastu txikietarako.

Azkenik, zazpigarren taldean sartzen dira, aurreko ezein taldetan sailkatu ezin diren pertsonak.

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Gráficos y visualizaciones

Banco de datos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali