Erosotasun indizea

Erosotasun indizea

Etxebizitzetako instalakuntza zein zerbitzuak dauden ala ez jakiteko behar dugun indizea finkatu ahal izateko, honako prozedura hau erabili dugu: instalakuntza zein zerbitzu bakoitzari hala nola oinarrizkotzat jo ditugun ezaugarriei halako puntuaketa batzuk erantsi dizkiegu. .

Delako eransketatik abiatuz, familia etxebizitza batek izan dezakeen erosotasun edo ongizate mailara hurbil gaitzakeen indizearen balioa lor dezakegu.

Hona hemen, etxebizitza familiar bakoitzeko emandako puntuaketak:

Etxebizitza familiar guztietarako

- Ur korrontea dauka... 1
- Komun bakarra dauka... 1
- Bainugela bakarra dauka... 1
- Energia elektrikoa dauk... 1
- Berokuntzarik ez dauka baina badu tenperatura igoarazteko aparailu mugikor edo finkoa... 1
- 1940tik 1970era bitartean eraiki... 1
- Sukaldea dauk... 1
- Ur beroa dauka... 1
- Berokuntza dauk... 2
- Bi komun edo gehiago dauzk... 2
- Bi bainugela edo gehiago dauzk... 2
- 1970, urtetik aurrera eraikia... 2
- Telefonoa dauk... 3
- Hodi-bidezko gasa dauk... 3

Betetako etxebizitza familiarretarako

- Pertsona bakoitzeko 19,5etik 45,8 m2 - Pertsona bakoitzeko 45,8 m2 -tik gorakoa ... 2
- Gela bakoitzeko 0,27-1,05erako pertsona kopurua... 1
- Gela bakoitzeko 0,27tik beherako pertsona kopurua ... 2

Bete gabe dauden etxebizitza familiarretarako

- 4 eta 6 gela artean... 1
- 7 gela edo gehiago... 2
- 61 eta 150 m2 bitartekoa... 1
- 150 m2 -tik gorakoa... 2

Puntuaketa hauen arabera, etxebizitza batek, gehienez, 23 puntu lor ditzake. Tratamendua erraztearren, puntuaketak, 100eko oinarrira pasa ziren.

Etxebizitza bat 50era heltzen ez denean, erosotasun indize baxukoa dela kontsideratzen dugu; 50 eta 75 bitartekoa izanik ertainekoa eta altukoa deritzegu 75etik gorako zifra batera heltzen delarik.

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Gráficos y visualizaciones

Banco de datos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali