Azterlan horretan gehien batean erabilitako biztanleria etxebizitza familiarretan bizi den legezkoari dagokio, beraz, establezimendu kolektiboetan bizi dena ez da kontuan hartu (17.499 lagun Euskal AE guztian). Gizabanakoen ezaugarri-zenbaketatik (familia bakoitzeko) datozen aldagaietan, hala ere, familietako pertsona guztiak sartu dira, iragaileak barru (Guztizko Biztanleria); ezaugarri hauek maiz erabili izan dira familia osaera eta familia eta etxebizitzaren atalean, familiei buruzko kapituluari dagokionean.
Iragaileei buruzko zentsu-informazio guztia jaso ez zela eta, erantzun orokor ezari aplikatutako metodoez egotzi behar izan zitzaien.