Ahaidetasunaz zera ulertzen dugu: zuzenean edo hirugarrenen bitartez bi pertsona elkarren artean lotzen dituen seme-alabatasun edo ezkontidetasun harremanen arteko edozein konbinaketa.
Ezkontidetasuna, zentzu/estatistika honetan, izatezko harreman baten moduan definitzen da, eta, beraz, "legezko" bizi-egoerari dagokion gorabehera kontuan hartu gabe, zeina bi zirkunstantziarekin lotuta gelditzen baita soilik: aipatu egoeraren agerpena, beste pertsona bat ezkontide edo uztarkide kalifikatuz, eta etxebizitza berean elkarrekin bizitzearena.
Seme-alabatasuneko erlazioa, gurasoekiko seme-alaben jatorria, ausazko hiru bidetatik kontsideratzen dugu: naturala, umeordetzari dagokiona, edo guraso natural edo ordezkoen arteko batekiko ezkontide edo bikoteko harremanen bitartez sortutakoa.