Iharduerarekiko erlazioa

HomeGaiakFamiliak motakaDefinizioak Iharduerarekiko erlazioa
Iharduerarekiko erlazioa

Zentsuko erreferentziako astean (1991ko otsailaren 22tik 28ra) zein jarduera mota egiten zuten galdetu zitzaien inkestatutakoei. Jarduera horiek izan daitezke ondasun eta zerbitzuak produzitzekoak edota inproduktiboak deitu izan diren jarduerak (etxeko lanak nahiz ikasketak egiten dituztenek edo soldaduskan daudenek egiten dituztenak). Ondoren adieraziko dugun jardueraren araberako biztanleriaren banaketa oso zatituta ageri da eta pertsonak zeuden egoeratatik lehenengoan sailkatu dira.

  • Okupatu laboralak. Lan egiten duten pertsonei dagokie. Lana kontzeptuak adierazten du, ordainsari edo mozkinaren truke egindako jarduera oro, hau da, enplegatzaile/enplegatu erlazioaren testuinguruan, ordaindutako lan oro edo lan independente oro. Gerta daiteke, orobat, ordaindu gabeko, hots, dohainik egindako lan familiarra izatea, berarekin bizi den pertsonaren etxalde, enpresa edo bulego profesionalaren ustiapenean era zuzen batean laguntzen baldin bada.
  • Langabe jarduera ez-laboraldunak. Lan bila dabiltzalarik etxeko lanak nahiz ikasketak egiten dituztenak edo soldaduskan daudenak dira
  • Okupatu ez-laboralak. Bestelako lanik bilatu gabe etxeko lanak nahiz ikasketak egiten dituztenak edo soldaduskan daudenak dira.
  • Hertsiki langabeak. Lan bila dabiltzalarik inolako jarduerarik egiten ez duten pertsonak dira.
  • Jarduerarik gabeko beste pertsona batzuk. Lanik bilatzen ez duten eta inolako jarduerarik egiten ez dutenak dira, horien artean, jubilatuak, erretirodunak eta gaitasungabetuak.

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Gráficos y visualizaciones

Banco de datos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali