Lanbide-egoera

Lanbide-egoera

Ezaugarri honek landun batek zentsua egiteko astean lan egiten duen enpresarekin duen lan-harremanaren moduari egiten dio erreferentzia, bere lanbide nagusiari buruz, noski. Lehendik lan egin izandako pertsona langabetuen eta jubilatuen kasuan, langabetu edo jubilatu aurreko astean zuten lan-harremanak hartzen duen erari egiten dio erreferentzia.

Honako taldeok hartzen dira kontutan:
1. Enpresaburua. Pertsonala enplegatzen duen nagusia edo profesionala.
2. Beregaina. Pertsonala enplegatzen ez duen enpresaburua edo profesionala, edo bere konturako langilea.
3. Kooperatibakidea. Produkzioko edo merkataritzako kooperatiba bateko kidea, bertan lan egiten badu.
4. Alokatua. Modu finko batez soldata, alokairu, komisio edo beste edozein eratako sari baten truke lan egiten duen pertsona.
5. Ebentuala. Inoizka edo behin-behinekotasunez soldata, alokairu, komisio edo beste zeinahi eratako sari baten truke lan egiten duen pertsona.
6. Famili laguntza. Ordainsari arauturik gabe, familiarteko baten enpresan edo negozioan lan egiten duen pertsona.
7. Gorago deskribatutakoez bestelako egoera batean dagoen pertsona.

Lehen taldean sartzen dira, beren enpresa propioa daramaten pertsona guztiak, edo beren kontura lanbide liberal, ofizio, industria edo denda bat eramaten dutenak, eta horretarako enplegatu edo langile bat edo gehiago kontratatzen dituztenak, horiek soldata, jornal, komisio, etab.en bidez ordaintzen badituzte.
Bigarren taldean, berriz, beren enpresa propioa daramaten pertsona guztiak sartzen dira, edo beren kontura lanbide liberal, ofizio, industria edo denda bat daramatenak, eta horretarako inolako enplegatu edo langilerik kontratatzen ez dutenak.
Produkzioko edo merkataritzako kooperatiba bateko kidetzat ematen da bertan lan egin eta bertako mozkinetan parte hartzen duen pertsona oro.
Laugarren eta bosgarren taldean sartzen da enpresaburu edo nagusi publiko edo pribatu batentzat lan egiten duen eta horregatik soldata, jornal, alokairu, komisio, haborokin edo beste edozein eratako lansari moduan lan-ordain bat jasotzen duen pertsona oro; finkoak eta ebentualak bereizten dira, horien enpresarekiko lotura lan-kontratuz babestua dagoen ala ez.
Famili laguntza kontsideratzen da familiarteko baten enpresan lan egiten duen pertsona, alokairu edo soldata finkorik jaso gabe, ez dirutan eta ez jenerotan.
Azkenik, zazpigarren taldean sartzen dira aurreko ezein taldetan sailkatu ezin diren pertsonak.

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Gráficos y visualizaciones

Banco de datos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Códigos y nomenclaturas

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali