Pertsona baten eskolatze-maila egin dituen edo egiten ari den ikasketen maila gorena da, kontutan hartu gabe bukatuak ala
behin-behineko edo behin-betiko osatu gabeak diren. "Egindako ikasketak" aldagaiaren modalitate berak ditu.
Honako maila hauek bereizten dira:
- Analfabetoak: ez irakurtzen eta ez idazten ez dakiten pertsonak, eta inolako ikasketarik egin ez dutenak.
- Ikasketarik gabeak: irakurtzen eta idazten dakiten pertsonak, baina inolako ikasketarik egin ez dutenak.
- Eskolaurrea eta lehen mailakoak: haur-eskolak, haurtzaindegiak, pa-buloak eta antzekoak. OHO eta lehen mailako
irakaskuntza bezalako ikasketak.
- Lanbide-ikasketak: lanbide-heziketako ikasketak.
- Bigarren mailakoak: oinarrizko batxilergoa eta balio berdineko ikasketak. Goi-mailako batxilergo-ikasketak edo BBB,
unibertsitaterako sarrerakoak eta antzekoak.
- Erdi- eta goi-mailakoak: ingeniaritza teknikoko eta peritutzako ikasketak, irakasle eskolakoak eta erizaintzakoak, bai
eta maila bereko bestelakoak ere.
- Goi-mailakoak: lizentziaturako ikasketak, goi-ingeniaritzakoak eta antzekoak, bai eta doktoretzakoak eta
espezializaziokoak ere.