Gela gisa etxebizitzan kokatuta dauden esparru guztiak hartzen ditugu, bainugelak, garbiketa-gelak, komunak, atariak,
pasabideak, galeria irekiak eta sukaldea, azken hori lau metro karratu baino gutxiagokoa bada.
Helburu profesionalak dituzten gelak bereizten ditugu, soil-soilik gela edo bizileku hutsez bestelako erabileretarako erabiltzen direnean, hala nola merkataritzarako, erabilera profesionalerako eta antzekoetarako. Adibidez, bulego, tailer, kontsultategi, agentzia eta abarretarako.