Zentsuko galdesorta bete aurreko astean zein jarduera mota egiten zuten galdetu zitzaien inkestatutakoei. Jarduera horiek izan
daitezke ondasun eta zerbitzuak produzitzekoak edota inproduktiboak deitu izan diren jarduerak (etxeko lanak nahiz ikasketak
egiten dituztenek). Ondoren adieraziko dugun jardueraren araberako biztanleriaren banaketa oso zatituta ageri da eta pertsonak zeuden egoeretatik lehenengoan sailkatu dira.
- Landun laboralak. Lan egiten duten pertsonei dagokie (lanordu bat gutxienen eginda). Lana kontzeptuak
adierazten du, ordainsari edo mozkinaren truke egindako jarduera oro, hau da, enplegatzaile/enplegatu erlazioaren
testuinguran, ordaindutako lan oro edo lan independiente oro. Gerta daiteke, orobat, ordaindu gabeko, hots, dohainik
egindako lan familiarra izatea, berarekin bizi den pertsonaren etxalde, enpresa edo bulego profesionalaren
ustiapenean era zuzen batean laguntzen baldin bada.
- Langabe jarduera ez-laboraldunak. Lan bila dabiltzalarik etxeko lanak nahiz ikasketak egiten dituztenak.
- Landun ez-laboralak. Bestelako lanik bilatu gabe etxeko lanak nahiz ikasketak egiten dituztenak.
- Hertsiki langabeak. Lan bila dabiltzalarik inolako jarduerarik egiten ez duten pertsonak dira.
- Jarduerarik gabeko beste pertsona batzuk. Lanik bilatzen ez duten eta inolako jarduerarik egiten ez dutenak dira,
horien artean, jubilatuak, erretirodunak eta gaitasungabetuak.