Etxebizitzetako instalakuntza zein zerbitzuak dauden ala ez jakiteko behar dugun indizea finkatu ahal izateko, honako
prozedura hau erabili dugu: instalakuntza zein zerbitzu bakoitzari hala nola oinarrizkotzat jo ditugun ezaugarriei halako
puntuaketa batzuk erantsi dizkiegu.
Delako eransketatik abiatuz, familia etxebizitza batek izan dezakeen erosotasun edo ongizate mailara hurbil gaitzakeen
indizearen balioa lor dezakegu.
Hona hemen, etxebizitza familiar bakoitzeko emandako puntuaketak:
Etxebizitza familiar guztietarako
- Bainugela bakarra dauka ....2
- Berokuntzarik ez dauka baina badu tenperatura igoarazteko aparailu mugikor edo finkoa .. 1
- 1945etik 1975era bitartean eraikia ....1
- Ur beroa dauka ....2
- Berokuntza dauka ....2
- Bi bainugela edo gehiago dauzka ....4
- 1975. urtearen ondoren eraikia ....2
- Telefonoa dauka ....3
- Hodi-bidezko gasa dauka ....3
Betetako etxebizitza familiarretarako
- Pertsona bakoitzeko 19,4tik 45,8 m2-ra bitartean ....1
- Pertsona bakoitzeko 45,8 m2-tik gorakoa ....2
- Gela bakoitzeko 0,28-1,05rako pertsona kopurua ....1
- Gela bakoitzeko 0,28tik beherako pertsona kopurua ....2
Bete gabe dauden etxebizitza familiarretarako
- 4 eta 6 gela artean ....1
- 7 gela edo gehiakoa ....2
- 61 eta 150 m2 bitartekoa ....1
- 150 m2-tik gorakoa ....2
1991eko zentsuan sukaldeko energia elektrikoa bezalako beste ekipamendu batzuk ere jaso ziren eta orduko emaitzekin
alderatu ahal izateko, etxebizitza guztiei hiruna puntu eman zaizkie.
Puntuaketa hauen arabera, etxebizitza batek, gehienez, 23 puntu lor ditzake. Tratamendua erraztearren, puntuaketak, 100eko
oinarrira pasa ziren.
Etxebizitza bat 50 puntura iristen ez denean, erosotasun indize baxua duela esango dugu; 50 eta 75 bitartekoa denean, ertaina, eta 75etik gorakoak direnean, altua.