Ondoko egoera hauetakoren batean jasotzen diren pertsonek osatuta dago:
- Erretiratuek, jubilatuek, pentsiodunek, etab.
- Errentadunek.
- Eskolaumeek edo ikasleek.
- Etxeko lanetara dedikaturiko pertsonek.
- Lan egiteko iraunkorki gai ez direnek.
- Beste ez-aktiboek (eskolan hasi gabeko txikiek, oposiziogileek, etab.)
Lehenengoak dira Estatuak, toki-administrazioak, organismoek, enpresek ordaindutako erretiro, pentsio, etab.ez (zahartzaropentsioak, baliaezintasuna, ez-gaitasuna, etab.ez) edo beste laguntza eta subsidioez gozatzen dutenak.
Errentadunak dira lan ordaindu bat egiten ez duten pertsonak eta jabetzako edo beste inbertsioetako (interes, dibidendu,
aseguru, akurapen edo beste errendimenduetako) errentetatik bizi direnak.
Eskolaumeak eta ikasleak ikasturtearen iraupen normalean zehar ikasketa erregularrak egiten dituzten pertsonak dira,
nolanahikoak direla ikasketa horiek edo horien maila eta irakaskuntza-metodoa edo erabidea (librea, urrutirakoa, etab.)
Laugarren taldeak soilik etxeko lanetara dedikatzen diren pertsonak hartzen ditu, esate baterako, etxeaz eta haurrez arduratzen diren familiako pertsonak. Zentsu honetan, etxe-zerbitzariak, etxeko enplegatu ordainduak direnez, ekonomikoki aktiboen artean sailkatzen dira.
Lan egiteko iraunkorki ez-gaitutzat hartzen dira, edozein eragozpen fisikorengatik eta/edo psikikorengatik, ezein jarduera
egikaritu ezin dutenak.
Azken taldea, berriz, aurreko atalotan sartzen ez diren pertsona ekonomikoki ez-aktibo guztiek osatzen dute, hala nola eskolan
hasi gabeko txikiek, oposiziogileek, ongintza moduko prestazioen edo asistentzien pentzutan daudenek, etab.
Biztanleria jarduerarekiko erlazioaren arabera sailkatua agertzen den tauletan, eta, ez-aktibitateko mota bat baino gehiago
duten pertsonak har ditzake, bai eta ez-aktibitateren batez gain aktibitateren bat aitortzen dutenak ere. Ohiko kasuak izaten dira aldi berean ikasten eta lan egiten duten ikasleak edo lan bila ari direnak, edota etxeko lanak egiteaz gain, kanpoan ere lan
egiten duten pertsonak.