Nazio-errenta

Nazio-errenta

Nazio-errenta gordina (edo garbia) (merkatuko prezioan) erakunde-unitate egoiliarrek kobratu beharreko errenta primario osoa da: soldatakoen ordainsaria; zergak, ekoizpenerako diru-laguntzak eta inportazioak kenduta; jabetzaren gaineko errentak (kobratu beharreko eta ordaindu beharreko errenten arteko aldea); ustiapenaren soberakina (gordina edo garbia), eta errenta mistoa (gordina edo garbia).

Nazio-errenta gordina (merkatuko prezioan) BGPd-ren antzekoa da, baina erakunde-unitate egoiliarrek egoiliarrak ez diren erakunde-unitateei ordaindu beharreko errenta primarioak kenduta eta erakunde-unitate egoiliarrek kobratu behar dituzten gainerako guztien errenta primarioak gehituta.

Nazio-errenta ez da ekoizpenari lotutako kontzeptu bat; aitzitik, errentari lotutako kontzeptua da. Gainera, askoz adierazgarriagoa da errenta hori balio garbietan ematea, hau da, kapital finkoaren kontsumoa kendu osteko balioetan ematea.

Otros productos estadísticos

Datos

Notas de prensa

Informes y documentos

Microdatos

Metadatos

Metodología y calidad

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali