Hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuak
Hezkuntza-sektorearen jardueraren ezaugarriak dira. Pertsonen ezagutza eta ahalmenak hobetzea dute helburu. Heztea eta prestatzea askotan sinonimotzat jotzen dira; hala ere, esanahiak bereizten dituzten ñabardurak badaude.
Prestatu esaten dugunean, funtzio zehatz bat betetzeko ahalmen bat edo trebezia bat hartzea esan nahi dugu; funtzio hori profesionala izan ohi da. Hezteak aldiz, esanahi zabalagoa, du eta buru-ahalmenaren garapen osoa hartzen du. Hala ere, ñabardura horrek a priori du zentzua; izan ere, irakaskuntzara bideratutako jardueretan helburu nagusia helburu zehatzarekin nahasi ohi da. Horregatik, Hezkuntza Kontuen Sisteman bi jarduerak kategoria funtzional berean daude.