Birgaitzeko edo bereoneratzeko obra
Obra handia da, baina aurrekoak ez bezala, ez dakar eraikin berria eraikitzea, baizik eta eraikitako eraikinen gainean jarduten da, aldez aurretik zatizko eraispenak eginda edo egin gabe. Bi motakoa izan daiteke:
- Handitzeko obra:
Eraikitako azalera handitzen denean, egiturazko elementu berriak erantsita. Handitze hori bertikalean egin daiteke, lurzoruaren gainean okupatutako azalera areagotu gabe (adibidez, beste solairu bat erantsita), edo horizontalean, eta kasu horretan, lurzoruan azalera gehiago eransten da.
- Erreforma- eta/edo zaharberritze-obra:
Eraikinaren azalera eraikia aldatu gabe, eraikinaren egiturazko elementuren bat aldatzen denean edo lehendik ez zegoen hornidura berriren bat ezartzen denean.