Ingurumena babesteko jarduerak
Ingurumena babesteko jardueren helburu nagusia da prebenitzea, murriztea eta ezabatzea hala kutsadura nola ingurumena degradatzeko beste modu batzuk. Hauek daude jarduera horien artean (nahiz eta ez diren bakarrak): hondakinen eta hondakin-uren prebentzioa, murrizketa edo tratamendua; atmosferara egiten diren isurketen prebentzioa, murrizketa edo ezabaketa; kutsatutako lurzoruaren eta lurpeko uren tratamendua; zarata- eta bibrazio-mailen prebentzioa edo murrizketa; biodibertsitatearen eta paisaien babesa, baita haien funtzio ekologikoena ere; natura-ingurunearen kalitatearen jarraipena (airea, ura, lurzorua eta lurpeko urak); ingurumen-babesaren ikerketa eta garapena; eta ingurumenaren babesera bideratutako beste jarduera batzuk, hala nola administrazio orokorra, prestakuntza eta irakaskuntza.
Ingurumena babesteko jarduerak
Ingurumena Babesteko Jardueren Sailkapenean deskribatzen dira (IBJS)