Baliabideak kudeatzeko jarduerak
Baliabideak kudeatzeko jardueren (BK) helburu nagusia da baliabide naturalen stocka gordetzea eta mantentzea, ez daitezen agortu. Hauek daude jarduera horien artean (nahiz eta ez diren bakarrak): baliabide naturalen erauzketak murriztea (baliabide naturalak berreskuratuz, berrerabiliz, birziklatuz eta ordeztuz); baliabide naturalen stocka berreskuratzea (stocka handitzea edo kargatzea); baliabide naturalen kudeaketa orokorra egitea (datuak zaintzea, kontrolatzea, gainbegiratzea eta biltzea barne); eta baliabide naturalak kudeatzeko edo kontserbatzeko erabilitako ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea.
Baliabideak kudeatzeko ingurumen-babeseko jarduerak Ingurumena Babesteko Jardueren Sailkapenean deskribatzen dira (BKJS)
Ingurumen-jardueren definizioetan oinarrituta, ingurumen-jardueren emaitza diren ingurumen-produktuen multzoak defini daitezke. Hau da, ingurumena zuzenean babesteko edo baliabideak kudeatzeko balio duten produktuak dira, edo berariaz diseinatu direnak ingurumena babesteko edo baliabideak kudeatzeko.