Bitarteko turismo-kontsumoa
Egoitza lurralde ekonomikoan duten jarduera-adarrek negozio-bidaietan (baina enpresako bazkarien ondoriozko gastuak kenduta) egindako gastua da, eta lurralde ekonomikoko etxebizitza egoiliarretan azken kontsumoko gastuan sartzen da. Hau da, egoitza lurralde ekonomikoan duten enpresek ohiko ingurutik kanpoko negozio-bidaietan egiten dituzten gastuak dira. Hauek, gainera, turismoari lotutako oinarrizko 4 kategoriatan banatzen dira:
Hoteletan eta antzekoetan ostatua hartzea.
Bidaiariak modalitate ezberdinetan garraiatzea: trenez, errepidez, itsasotik eta airetik.
Bidaia-agentziak.
Automobilen alokairua.