Establezimendu hauen jarduera nagusia pertsonei modu profesionalean ostatua eskaintzea da, prezio jakin bat ordaintzearen truke. Zerbitzu osagarriak izan ditzakete eta, oro har, hotela, ostatua edo antzeko beste izen bat ematen zaie. Inkesta horren ondorioetarako, alabaina, kanpoan geratzen dira araudi berezi batean opor- eta turismo-etxebizitza, nekazaritza-turismoko establezimendu, kanpin eta abar gisa agertzen diren gainerako turismo-ostatuak.