Gastuak (irakaskuntza pribatua)

Gastuak (irakaskuntza pribatua)

Gastuaren guztizkoan, bi multzo handi bereizi dira: gastu arrunta eta inbertsioa.

  • a) Gastu arrunta
    Gastu arruntaren funtzio-sailkapena egin da, hiru atal bereizita:
    Irakaskuntza-gastuak, jarduera osagarrietako gastuak eta zerbitzu osagarrietako gastuak. Ez da gastutzat sartu ikastetxeak kontratatu ez duen eta ordaindu gabekotzat jotzen den langileriaren kostu ekonomiko aurreikusia, hau da, aurreikusitako soldata deitu duguna.

    • Irakaskuntza-gastuak. Hor sartzen dira honakoak:

      • Langileri gastuak: irakaskuntzarekin lotutako lanetan diharduten ikastetxeko langileen soldata eta lansari gordinak, Gizarte Segurantzako kotizazioa, harekin elkarlanean ari diren erakundeetako kotizazioa, eta bestelako gizarte-gastuak. Ez dira hor sartzen, beraz, irakasle ez diren zerbitzuetako langileen gastuak (hau da, ikastetxeak ematen dituen zerbitzu osagarrietan diharduten langileen gastuak).
        Langileri gastuei buruzko datuen azalpenetan, xeheago azaltzen dira irakasleei buruzkoak (irakaskuntza-mailaren arabera), zuzendaritza-langileriari buruzkoak, eta irakasle ez diren langileei buruzkoak (irakasle ez diren langile tituludun gisa, administrazioko langile gisa… duten funtzioaren arabera).

      • Gastu orokorrak. Honako hauek biltzen ditu:

        • Irakaskuntza-jarduerako gastuak: irakaskuntza-materiala, eta irakaskuntza-altzariak nahiz -tresnak alokatu, kontserbatu eta konpontzea.

        • Higiezinetako gastuak: hornidurak, garbiketa, aseguru-primak, errentamenduak eta higiezinen ohiko kontserbazio eta konponketa.

        • Administrazio-gastuak: bulegoko materiala, komunikazioak, bidaiak eta bidaia- eta otordu-ordainak, eta bulegoko altzari eta makinak alokatu, kontserbatu eta konpontzea.

        • Bestelako gastu orokorrak: finantza-gastu arruntak, maileguen interesak, zergak eta tributuak, eta beste.

      • Amortizazioak: ondasun higikor eta higiezinen amortizazioa.


    • Jarduera osagarrietako gastuakAldagai horretan sartzen dira jarduera horiek (hezkuntzakoak, baina ez, hertsiki, irakaskuntzakoak) aurrera eramateagatik ikastetxean sortzen diren gastu arrunt guztiak.

    • Zerbitzu osagarrietako gastuak. Hor sartzen dira:

      • Langileri gastuak: garraio-, jantoki- eta egoitza-zerbitzuetan —eta beste zerbitzu osagarri batzuetan— diharduten ikastetxeko langileen soldata eta lansari gordinak, Gizarte Segurantzako edo harekin elkarlanean ari diren erakundeetako kotizazioa, eta bestelako gizarte-gastuak.

      • Ondasun eta zerbitzuen kontsumoa: garraio-, jantoki- eta egoitza-zerbitzuei eta beste zerbitzu osagarri batzuei (kontratatuak edo ikastetxeak berak eskainitakoak) dagozkien kontsumoak.

  • b) Inbertsioa
    Inbertsio aldagaian metatu ditugu aztergai ditugun hiru motak:

    • Lurretan eginiko inbertsioa.

    • Ondasun higiezinetan eginiko inbertsioa.

    • Ondasun higikorretan eginiko inbertsioa.

  • Otros productos estadísticos

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali