Enplegatzaileen zuzeneko gizarte-prestazioak (D.623)

Enplegatzaileen zuzeneko gizarte-prestazioak (D.623)

Erreserbak eratuta ez dituzten gizarte-aseguruen sistemak kudeatzen dituzten enplegatzaileek euren soldatakoei, horien kargura dauden pertsonei edo horien alargunei (eskudirutan edo espezietan) ordaindu beharreko prestazioak dira. Horien artean daude, normalean:

  • Gaixotasuna, istripua, amatasuna, etab. dela medio langilea lanera joan ez den aldietan ordaindu zaizkion ohiko soldatak edo soldata murriztuak.

  • Famili osagarriak, ikasteko laguntzak eta soldatakoaren kargura dauden beste pertsona batzuei lotutako beste laguntza batzuk.

  • Soldatako ohiei edo eskubidedunei ordaindutako erretiro-pentsioak edo biziraupen-pentsioak eta soldatakoei edo eskubidedunei iraizpen, baliaezintasun, istripuaren ondoriozko heriotza eta abarren zioz ordaindutako kalte-ordainak (prestazio horiek hitzarmen kolektiboei lotuta daudenean).

  • Laneko medikuntzari lotuta ez dauden osasun-zerbitzu orokorrak.

  • Susperraldi-etxeak eta adinekoen egoitzak.

  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali