Espezieko gizarte-transferentziak (D.63)

HomeGaiakHerri Administrazioen kontuakDefinizioak Espezieko gizarte-transferentziak
Espezieko gizarte-transferentziak (D.63)

Herri administrazioetako unitateek eta EZIAGEek espezieko transferentzi gisa etxeei emandako banako ondasun eta zerbitzuak dira; horiek merkatuan eskuratu ahal izan dira edo herri administrazioetako unitateen eta EZIAGEen merkatukoa ez den produkziotik eratorritakoa izan daiteke. Zergen, gizarte-segurantzako kotizazioen eta herri administrazioen bestelako sarreren bidez finantza daitezke eta, EZIAGEen kasuan, dohaintzen edo jabetzaren errenten bidez.

EZIAGEek sortutako merkatukoak ez diren zerbitzu batzuek zerbitzu kolektiboen ezaugarri batzuk dituzte eta EZIAGEek sortutako merkatukoak ez diren zerbitzu guztiak (normalean eta gauzak errazteko) banakoen zerbitzutzat jotzen dira. Etxeei doan edo ekonomia aldetik esanguratsuak diren prezioetan ematen zaizkien zerbitzuak banakakoak direla esaten da, erkidego osoaren edo horren zati handi bati ematen zaizkion zerbitzu kolektiboetatik bereizteko. Banako zerbitzu gehienak irakaskuntza eta osasun arloetakoak dira, baina sarri beste zerbitzu batzuk ere ematen dira, hala nola: ostatua ematekoak, kultur arlokoak eta aisiakoak.

"Espezieko gizarte-transferentziak" (D.63) izeneko atalean espezieko gizarte-prestazioak eta banako merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuen transferentziak sartzen dira.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali