Interneten erabiltzaileak
Etxean, lanean, ikastokian edo beste tokiren batean Internetera konektatu diren 15 urteko eta gehiagoko pertsonak dira.
2000 eta 2002 urteen bitartean noizbait Internetera konektatu ziren 15 urteko eta gehiagoko pertsonak hartzen ziren erabiltzailetzat. 2003. urtetik aurrera, Eurostat-en estatistikekin homogeneizatze aldera, azken hiru hilabeteetan konektatutakoak hartu dira. Gainera, data horretatik aurrera 6 urteko eta gehiagoko biztanleei buruz ere lortzen da informazio hori.
Dena den, 2000. urtetik aurrerako serie osorako, noizbait Internetera konektatu diren 15 urteko eta gehiagoko erabiltzaile edo biztanleen datuak jasotzen dira.