Gastuak (Sektore publikoa)

Gastuak (Sektore publikoa)

Iragan ekitaldiei dagozkien ordaindu gabeko kantitateak jasotzen dira.

  • I. Kapitulua: Pertsonalaren ordainsariak
    Pertsonal aktiboari, nahiz funtzionario, langile edo kontratatuari, dirutan edo espezietan ordaindutako lansari oro besarkatzen du, baita Gizarte-Segurantzaren kuotak, enplegatuen Aurrikuspeneko Mutualitateetara egin beharreko obligaziozko ekarpenak eta Prestazio Sozialen kontzeptuan abonatutako kopuruak ere.

  • II. Kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa
    Zerbitzuen funtzionamendurako behar diren eta inolako inbertsio-izaerarik ez duten ondasun arruntak eta zerbitzuak erostera bideratutako kredituak besarkatzen ditu.

  • III. Kapitulua: Interesak
    Kapitulu honetan sartuko dira balore-tituluek, aurrerakinek eta hartutako mailegu eta gordailuek errepresentaturiko Zor Publikoaren interesak ordaintzeko beharrezko kredituak.

  • IV. Kapitulua:Tansferentzia arruntak
    Kapitulu honek beste sektoreei onuradunen kontrapartidarik gabeko eragiketa arruntak finantzatzeko eman beharreko kredituak besarkatzen ditu.
    Transferentiza bat arrunta edo kapitalekoa bezala kontsideratzeko eta, beraz, bakoitzari dagokion kreditua IV edo VII kapituluan sartzeko oinarri bezala balio izan behar duen irizpidea, agente hartzaileak berorri emango dion destinoa da.
    Bere xedea I kapitulutik IVerakoan -biak barne- sartutako gastuen finantzaketa baldin bada, subentzioa ematera bideratutako kreditua 4. kapituluan sartuko da. Aldiz, transferentziaren helburua VI kapitulutik VIIerako kapituluetan barnehartutako gastuak finantzatzea baldin bada eta, beraz, agente onuradunaren inbertsio-mailan eragiten baldu, subentzioa ematera bideratutako kreditua VII kapituluan sartuko da.

  • V. Kapitulua: Kontingentzia-funtsa
    Aurrekontu kreditu berezitua da, ekitaldi bateko Aurrekontu onetsian aurreikusi gabeko behar ez-diskrezionaletarako.

Eragiketa arruntak
Pertsonalaren ordainsariak + Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa + Interesar + Transferentzia arruntak + Kontingentzia-funtsa.

  • VI. Kapitulua: lnbertsio errealak
    Kapituiu honetan, inbertsio bezala kontsideratutako edozein proiektu-mota burutzeko behar diren zuzkidurak barnehartzen dira.

  • VII. Kapitulua: Kapital-transferentziak
    Onuradunen kontrapartidarik gabe kapital-eragiketak finantzatzeko emandako kopuruak jasotzera bideratutako kredituak barnehartuko ditu.

  • Kapital-eragiketak
    lnbertsio errealak + Kapital-transferentziak.

  • VIII. Kapitulua: Finantza-aktiboen aldakuntza
    Baloreak, emandako maileguak eta aurrerakinaketa eratutako gordailuak erostera bideratutako kredituak barnehartuko ditu.

  • IX. Kapitulua: Finantza-pasiboen aldakuntza
    Zor, mailegu eta aurrerakinen amortizazioak kontabilizatzera bideratutako kredituak, eta orobat hirugarren batzuek eratutako gordailuen itzulketa, besarkatzen ditu.

Finantza-eragiketak
Finantza-aktiboen aldakuntza + Finantza-pasiboen aldakuntza.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali