Herri Administrazioak (S.13)

Herri Administrazioak (S.13)

"Administrazio publikoak" (S.13) sektoreak barne hartzen ditu unitate instituzional guztiak zeinak baitira merkatukoak ez diren beste ekoizle batzuk, horien ekoizpena kontsumo indibidual edo kolektiborako erabiltzen bada, eta nagusiki finantzatzen badira beste sektore batzuetako unitateek edo/eta errenta eta aberastasun nazionala birbanatzeko eragiketak egiten dituzten unitateek egindako nahitaezko ordainketen bidez.
Honako hauek dira S.13 sektorean sartutako unitate instituzionalak:
– Herri-administrazioetako organismoak (salbu eta ekoizle publikoak – sozietate publiko gisa antolatuak edo nortasun juridikoa dutenak edo ia sozietatetzat joak –, baldin eta "finantza-erakundeak" edo "finantzakoak ez diren sozietateak" sektoreetan sailkatuta badaude) zeinek administratzen eta finantzatzen baitute jarduera-multzo bat kolektibitateari merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuak ematean nagusiki datzana.
– Nortasun juridikoa duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak zeinak baitira merkatukoak ez diren beste ekoizle batzuk eta zeinak batez ere administrazio publikoek kontrolatuak eta finantzatuak baitira.
– Pentsio-funts autonomoak.
"Administrazio publikoak" sektorea lau azpisektoretan banatzen da:
– Administrazio zentrala (S.1311)
– Autonomia-erkidegoak (S.1312)
– Toki-korporazioak (S.1313)
– Gizarte segurantzako administrazioak (S.1314)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali