Esparru estatistikoa

Esparru estatistikoa

Administrazio Publikoen Direktorioa osatzen duten unitateak gutxienez % 50ean Euskal erakunde publiko baten menpe dauden unitate juridikoak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, zehazki, eremu estatistikoan sartzen diren erakundeak honako hauek dira:

  • 1. Eusko Jaurlaritza
  • 2. Foru-aldundiak: probintziako gobernu- eta administrazio-organoak, toki-erakunde gisa
  • 3. Udalak: udalerrietako ordezkaritza-, gobernu- eta administrazio-organoak
  • 4. Mankomunitateak eta partzuergoak: probintzia mugakide batekoak edo hainbatetakoak diren udalerri-elkarteek eratutako toki-erakundeak.
  • 5. Udalerri-elkarteak eta kuadrillak: legeak berariaz zehaztuta egon gabe xede komunak gauzatzeko sortu diren udalerri-elkarteek eratutako toki-erakundeak.
  • 6. Toki-erakunde txikiak: udalerria baino lurralde-eremu baxuagoa duten toki-erakundeak, biztanleria-gune bereizien administrazio deszentralizaturako eratuak, gure kasuan Administrazio Batzak deritzenak.
  • 7. Erakunde autonomoak: zuzenbide publikoko erakundeak, Legeak eratuak nortasun juridiko eta ondare propioarekin eta Euskal AEtik independente, berariaz hari atxikitako funtsen eta zerbitzu publikoren baten antolaketa eta administrazioa esleituta dutenak. Bi motatakoak izan daitezke:
    • Administrazio-mailakoak: betetzen dituzten eginkizunak administrazio-mailakoak baino ez dira
    • Merkataritza, industria, finantza edo antzeko mailakoak: egiten dituzten jarduerek ezaugarri horiek badituzte
  • 8. Beste erakunde publiko batzuk: Euskal Autonomia Erkidegoarenaz besteko nortasun juridikoa duten entitateak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko jarduerak araubide deszentralizatuan egitea xede dutenak, antolamendu juridiko pribatuaren edo dagokion berariazko araudiaren arabera.
    • Eusko Legebiltzarra
    • Kontuen Euskal Epaitegia
    • Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
    • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea
    • Lan Harremanen Kontseilua
    • Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua
    • Arartekoa
  • 9. Merkataritza-sozietateak: sozietate horien kapitalean administrazio publikoaren zuzeneko edo zeharkako partaidetza da nagusi. Partaidetza nagusia (% 50 edo gehiago) zehazteko, era guztietako entitateetako partaidetza guztiak hartuko dira kontuan.
  • 10.Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 11. Irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteak, etxeen zerbitzura daudenak eta Euskal administrazio publikoaren partaidetza nagusia (% 50 edo gehiago) dutenak.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali