Justiziako funtzionarioak

Justiziako funtzionarioak

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoak Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan daude araututa. (BJLO, 475. art.)37.

Honela sailkatuko dira funtzionarioen kidegoak:

a) Kidego orokorrak

Haien zeregina funtsean eduki prozesaleko lanak egitea denean, lan horiei loturiko administrazio-funtzioak alde batera utzi gabe.

Kidego orokorrak dira:- Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Kidego honetan sartzeko, unibertsitate-diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo horien baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da.

b) Kidego bereziak:

batez ere lanbide edo titulazio espezifiko bat eskatzen duten funtzioak egiten dituztenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan, Kidego berezietan, Auzitegi Medikuen Kidegoko langileak baino ez daude. Auzitegi Medikuen Kidegoan sartzeko, Medikuntzako Lizentziatura edo Gradua eta Auzitegi Medikuntzako espezialista tituluaren jabe izatea eskatuko da.

- Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa. Kidego honetan sartzeko, batxilergoko edo horren baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da.

- Laguntza Judizialeko Kidegoa: Kidego honetan sartzeko, DBHko edo horren baliokide den titulu baten jabe izatea eskatuko da.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali