Funtzionarioak

Funtzionarioak

Aintzat hartutako langile-tipologiak honako hauek dira:

- Karrerako funtzionarioak:

Karrerako funtzionario dira, legezko izendapen bati esker, ordainsari baten truke eta behin betiko izaeraz zerbitzu profesionalak betetzeko, Administrazio Zuzenbideaz araututako estatutupeko harreman baten bitartez Herri Administrazio bati lotuta daudenak (EPOETBren 9.1 art.).

- Bitarteko funtzionarioak:

Bitarteko funtzionarioak dira behar bezala justifikatutako beharrak eta urgentziak eraginda, karrerako funtzionarioei dagozkien betekizunak betetzeko izendatzen direnak, hain zuzen inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

a) Plaza hutsak egotea, ezinezkoa bada plaza horiek karrerako funtzionarioek betetzea.
b) Titularren ordezte iragankorra.
c) Aldi baterako programak gauzatzea, zeinek ezingo baitute izan hiru urtetik gorako iraupena, iraupena gehienez ere beste hamabi hilabetez luzatu ahal izanik estatutu hau garatzeko ematen diren funtzio publikoari buruzko legeengatik d) Atazak gehiegi izatea edo metatzea gehienez ere sei hilabetez, hamabi hileko aldi batean. (EPOETBren 10. art.)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali