Euskara-maila orokorra

Euskara-maila orokorra

Aldagai hau lortzeko, Biztanleria Zentsuko oinarrizko lau adierazleei euskararen ezagutzaren gaineko tipologia bat ezarri zaie ("ezer ez", "zailtasunak ditu", "ondo"): ulertzen duzu?, hitz egiten duzu?, irakurtzen duzu?, idazten duzu?.

Zazpi maila daude:

  • Alfabetatuta dauden euskaldunak: euskara ondo ulertzen, hitz egiten, irakurtzen eta idazten duten pertsonak.

  • Neurri batean alfabetatuta dauden euskaldunak: euskara ondo ulertzen eta hitz egiten duten pertsonak, baina hizkuntza horretan zailtasunez irakurri eta idazten dutenak.

  • Alfabetatu gabe dauden euskaldunak: euskara ondo ulertzen eta hitz egiten duten pertsonak, baina hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten ez dakitenak.

  • Alfabetatuta dauden ia-euskaldunak: euskara ondo edo zailtasunekin ulertzen duten, zailtasunez hitz egiten duten eta hizkuntza horretan ondo edo zailtasunekin irakurri eta idazten duten pertsonak.

  • Alfabetatu gabe dauden ia-euskaldunak: euskara ondo edo zailtasunekin ulertzen duten, zailtasunez hitz egiten duten eta hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten ez dakiten pertsonak.

  • Ia-euskaldun pasiboak: euskara ondo edo zailtasunekin ulertzen duten eta hizkuntza horretan ezer esaten ez duten pertsonak.

  • Erdaldunak: euskara ulertzen eta hitz egiten ez duten pertsonak.

Otros productos estadísticos

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar