Lanbide egoera

Lanbide egoera

Landunek lan egiten duten enpresarekin duten lan-harremana adierazten du, erreferentziako egunean duten lan nagusia kontuan hartuta betiere. Lehenago lan egin arren langabezian dauden pertsonen eta erretiratuen kasuan, langabezian edo erretiratuta egon aurreko lan-harremana adierazten du.

Honako taldeak daude:

    1. Enpresaburua, langileak dituen profesionala edo langile-taldea da eta bere kontura lan egiten du. Soldatapeko langileak dituzten buruzagiak edo enpresaburuak.
    2. Enpresaburua, profesionala edo lana ematen ez duen baina bere kontura lan egiten duen langilea. Lana ematen ez duen enpresaburua edo bere kontura lan egiten duen langilea.
    3. Kooperatibista. Kooperatiba-kidea.
    4. Soldatapekoa, besteren konturako langile finkoa edo mugagabea. Soldata, jornal, komisio edo bestelako ordainsari baten truke lan egiten duen pertsona finkoa.
    5. Soldatapekoa, besteren konturako behin-behineko edo aldi baterako langilea. Soldata, jornal, komisio edo bestelako ordainsari baten truke lan egiten duen behin-behineko edo aldi baterako pertsona.
    6. Famili laguntza. Arauzko ordainsaririk gabe familiaren enpresan edo negozioan lan egiten duen pertsona.

Lehenengo talde horretan sartzen diren pertsonek bere enpresa dute edo bere kontura lanbide liberala, ofizioa, industria edo merkataritza-establezimendua dute eta enplegatu edo langile bat edo gehiago dituzte, hauei soldata, jornala, komisioa eta abar ordainduz.

Bigarren taldean sartzen diren pertsonek bere enpresan egiten dute lan edo bere konturako lanbide liberala, ofizioa, industria edo merkataritza-establezimendua dute eta, gainera, ez dute enplegatu edo langilerik.

Laugarren eta bosgarren taldeetan sartzen diren pertsonek enpresaburu edo ugazaba batentzat (publikoa nahiz pribatua) egiten dute lan eta lan horregatik soldata, jornala, komisioa, haborokina edo beste ordainsariren bat jasotzen dute; pertsona hauek finkoak edo aldi baterakoak izan daitezke, enpresarekin duten lotura lan-kontratu mugagabea den edo ez kontuan hartuta.

Famili laguntza barruan sartzen dira, bestalde, senide baten enpresan lan egiten duten baina lan horregatik jornala edo soldata finkoa (dirutan nahiz gauzatan) jasotzen ez duten pertsonak.

Otros productos estadísticos

Datos

Gráficos y visualizaciones

Microdatos

Metadatos

Cuestionarios

Información auxiliar

Calendario

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali