Web orrialdeen zerbitzariak dira, bezeroarekiko konexioa ezartzen dutenak, halako moldez non informazioak Internet bidez zirkulatzen duen algoritmoen bidez enkriptatuta. Egin-eginean ere, algoritmo horiek ziurtatzen dute webgunera sartzen den zerbitzariak eta ikusleak soilik uler dezaketela informazioa. Normalean, euskarritzat izan ohi dute SSL segurtasun-protokoloa (Secure Sockets Layer), zeinak Internet bidez bidalitako informazio kodetzen baitu. Segurtasun-ziurtagiri batez autentifikatuta daude, azken erabiltzailea ziur egon dadin konektatuta dagoen zerbitzaria benetan dela zerbitzari hori, eta beharrezko diren segurtasun-berme guztiak eskaintzen dituela.