Produktu berrikuntza (ondasunak edo zerbitzuak)
Produktu berrikuntza bat, ondasun edo zerbitzu berria edo hobetua da, establezimenduaren aurreko ondasunekiko edo zerbitzuekiko nabarmen desberdina dena eta merkatuan sartu dena. Produktu terminoak, ondasun eta zerbitzu fisikoak eta digitalak aipatzen ditu.
Produktu berrikuntzek espezifikazio bateko edo gehiagoko hobekuntza esanguratsuak izan behar dituzte. Hor sartzen dira funtzio berriak sartzea edo daudenak edo erabiltzailearen erabilgarritasuna hobetzea. Ezaugarri funtzional garrantzitsuen artean hauek daude: kalitatea, espezifikazio teknikoak, sinesgarritasuna, iraunkortasuna, eraginkortasun ekonomikoa erabiltzen den bitartean, irisgarritasuna, egokitasuna eta erabiltzeko erraztasuna. Diseinu berriak edo hobetuak produktu baten itxuran eragina izan eta erabiltzailearen erabilgarritasuna hobetu dezake.
Produktu berrikuntza bat erabiltzaile potentzialentzat erabilgarri egon behar da, baina horrek ez du eskatzen ezinbestean berrikuntzak salmentak eragin behar dituenik.