Merkatukoa ez den beste produkzio bat (P.13)

Merkatukoa ez den beste produkzio bat (P.13)

Beste unitate batzuei doan edo ekonomia aldetik esanguratsuak diren prezioetan hornitzen zaien produkzioa da.

Merkatukoak ez diren beste ekoizleak dira tokiko Jarduera Ekonomikoaren Unitateak edo produkzio gehiena doan edo ekonomia aldetik esanguratsuak diren prezioetan hornitzen duten erakunde-unitateak.

Produkzioaren kostuen %50ean oinarritutako irizpidea erabiliko da:

  • Salmentek gutxienez produkzioaren kostuen %50 estaltzen badute, erakunde-unitatea merkatuko ekoizlea izango da eta "finantzazkoak ez diren sozietateak" edo "finantza-erakundeak" izeneko sektoreetan sailkatuko da;

  • Salmentek produkzioaren kostuen %50 baino gutxiago estaltzen badute, erakunde-unitatea merkatukoa ez den beste ekoizle bat izango da eta "EZIAGE" (etxeen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeak) izeneko sektorean sailkatuko da. Alabaina, batez ere herri administrazioek kontrolatzen eta finantzatzen dituzten merkatukoak ez diren beste IAGEak (irabazi-asmorik gabeko erakundeak) "herri administrazioak" sektorean sailkatzen dira.

  • Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali