Pertsona enplegudunak (Establezimenduak)

Pertsona enplegudunak (Establezimenduak)

Garatutako jardueretan parte aktibo hartu duten ordaindutako pertsona kopurua, urteko batez bestekoan.

Ordainketa dirua, ondasunen bat edo enpresa-etekinen parte izan daiteke. Era guztietako eskulana sartzen da hor: jabeak, autonomoak eta bazkide aktiboak, famili laguntzak (jarraituak edo noizbehinkakoak), alokatu finko jarraituak edo ez-jarraituak eta alokatu ez-finkoak, nahiz eta edozein arrazoi dela eta gaixotasuna, amatasun-baimena, oporraldia, lanuztea, lanaldi-erregulazioa, etab. aldi batean lanera ez etorri izan, baldin eta lan-lotura ez bada hautsi.

Denboraldiko, ixten edota irekitzen delako urtebete baino denbora gutxiagoan gauzatu diren, soldatapeko behin-behineko enplegatuek edo aldizkako enplegatu finkoek egindako jarduerei dagokienez, baliokidea konputatzen da, urteko batez bestekoan.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali