Egiten dio erreferentzia identitate juridikoari zeinarengatik aitortzen baita pertsona, erakunde, elkarte edo enpresa batek gaitasun nahikoa duela betebeharrak hartzeko eta erantzukizun juridiko osoa sortzen duten jarduerak egiteko, bere buruarekiko eta hirugarrenekiko. Identifikazio fiskalaren, IFKren edo NAN zenbakiaren lehen karakteretik abiatuta lortzen da, honako kategoria hauetan multzokatuta: Pertsona fisikoak, Sozietate anonimoak, Erantzukizun mugatuko sozietateak, Beste sozietate eta elkarte batzuk (Erregular kolektiboa, Komanditarioa, Elkartea, Jabeen erkidegoa, Sozietate zibila, Atzerriko erakundeak, Enpresen aldi baterako elkarteak, entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak, Ondasun-erkidegoa, Sozietate kooperatiboa), Beste forma juridiko batzuk (Administrazio publikoak nola Tokiko korporazioa, Erakunde autonomoa edo parekatua, Estatuko edo Autonomia-erkidegoetako Administrazioko organoa eta Erlijio-kongregazioak edo –erakundeak).