Eraikina (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak 2011)
Baldintza hauek betetzen dituen eraikin oro: permanentea; bereizia eta independientea; eta etxebizitza modura erabiltzeko pentsatua, edo etxebizitza modura eta, aldi berean, nekazaritzarako, industriarako, zerbitzuak eskaintzeko edo, oro har, edozein jarduera ekonomiko edo sozial garatzeko. Eraikuntza iraunkorra dela esaten da, baldin epe-muga jakinik gabeko beharrei erantzuteko asmoarekin eraiki bada. Ondorioz, eraikuntzak, oro har, gutxienez hamar urte iraun behar du.Eraikuntza fatxadaz edo artekormaz mugaturik eta sabai batez estalirik dagoenean, edo laster estalirik egongo dela uste bada (eraikitzen ari diren eraikinen kasuan), eraikuntza hori bereizirik dagoela jotzen da.Kaletik edo beste lur-sail pribatu edo publikotik eraikuntzak zuzeneko sarbidea baldin badu, eraikuntza hori independentea da. Sarbidearen aldetik independentea izateak hori adierazi nahi du: bakarrik sarbide horretatik sar daitekeela, eta ez beste inongo etxebizitzatara.