Inbertsioetan ikerkuntzan eta berrikuntzan eginiko inbertsio publiko eta pribatua dugu, hiru dimentsioetan:
2.1 Finantziazioa eta laguntza
Dimentsio honek berrikuntzarako projektuen finantziazioa eskuratzeko aukerak eta gobernuek ikerketa eta berrikuntzarako ekintzei eskeinitako laguntza neurtzen ditu. Hiru adierazle hartzen ditu kontutan:
- 2.1.1 Gastu publikoa I+Gn, BPGren %tan
- 2.1.2 Arrisku-kapitala, BPGren %tan
- 2.1.3 Zuzeneko finantzaketako politika publikoak eta zerga-laguntza I+Gn inbertitzen duten enpresentzat
2.2 Enpresako inbertsioak
Dimentsio honek enpresek berrikuntza lortzeko asmoz egiten dituzten I+G diren eta I+G ez diren inbertsioak neurtzen dituzten adierazle hiru hartzen ditu kontutan:
- 2.2.1 Gastu pribatua I+Gn, BPGren %tan
- 2.2.2 I+G ez diren berrikuntzako gastuak, negozio-bolumen osoaren %tan
- 2.2.3 Langile bakoitzeko berrikuntzan eginiko gastua, enpresa berritzaileetan
2.3 Informazioaren teknologien erabilera
Dimentsio honek informazioaren teknologien erabilera jasotzen du bi adierazleren bidez:
- 2.3.1 Langileei IKT prestakuntza ematen dieten enpresak
- 2.3.2 IKTetan adituak diren langileak, guztizko enpleguaren % gisa