Guztizko isurketak gas motaka
Euskal AEko jarduera sozioekonomikoari egotz dakizkiokeen berotegi-efektuko gasen guztizko isurketen estatistika-taulak, gas motaka, honela aurkezten dira: tona CO2 baliokidetan, eta Kioto oinarria =%100 eta 2005 oinarria =%100 indizeetan. Inbentarioak berotegi efektuko sei gas hauek aztertzen ditu: karbono-dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O), hidrofluorokarbonoen familia (HFCs), perfluorokarbonoen familia (PFCs) eta sufre hexafluoruroa (SF6). Kioto oinarri-urteko isurketak CO2, CH4 eta N2O-ren 1990ko isurketen eta HFCs, PFCs Y SF6-ren 1995eko isurketen baturari dagozkio, horiek guztiak tona baliokide CO2tan aztertuta.