CRF sailkapena (txostenetarako formulario erkidea) da berotegi-efektuko gasen isurketari buruz nazioarteko instantziak informatzeko erabiltzen den informazioa. Instantzia horien artean bereziki aipatzen dira Europar Batasuneko Batzordea eta Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmenaren Nazio Batuen Idazkaritza Nagusia (SMCCC), Kiotoko Protokoloa betetzearen esparruan. Sailkapen horren arabera, erregai-isuri guztiak, edozein sektoretatik datozela ere, “1. epigrafe” an txertatzen dira. Sailkapen horretan sartzen diren sektoreak honako hauek dira: energia, industria-prozesuak, disolbatzaile eta beste produktu batzuen erabilera, nekazaritza, hondakinak, eta kanpo-jatorriko elektrizitatea. Informazioa honela aurkezten da: mila tona CO2 baliokidetan, eta Kioto oinarria = % 100 eta 2005 oinarria = % 100 indizeetan.