Eap-ko (erosteko ahalmenaren parekotasuneko) BPGaren eta negutegi-efektuko gasen isurketen (tona CO2 baliokidetan) arteko erlazioa ekonomia baten ekoeraginkortasun mailaren adierazle bat da. Erlazio horren emaitza honela adierazten da: tona baliokide CO2tan ekonomian sortutako milioi € bakoitzeko. Horrela, bi aldagaien arteko erlazio txikiena daukaten herrialdeak, hau da, sortutako aberastasun-unitate bakoitzeko atmosferara egiten diren emisio gutxien egiten dituztenak, izango dira ekoeraginkorrenak, eta, beraz, ekoizpen-ildo jasangarriagoak izango dituzte. Euskal AEko ekoeraginkortasunaren bilakaerak 28ko Europar Batasuneko herrialdeetakoarekin duen alderaketa ere aurkezten da.